XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaina, moluskuen zeloma oso urria da, eta, horren kariaz, aintzira, altzo eta odolodiz beteriko ehun laxo eta astina garatu dute moluskuek, desafio adaptatibo hau gainditzeko.

Ehuna odolez okitzen denean, ehuna zalbaldu eta zurrundu egiten da.

Honelakoak dira, barraskiloen adarrak eta bibalboen oina.

Odolaren presioak-eta manten daitezen, batzutan balbula bereziak egoten dira, aktibitateko aldietan odolari eusteko.

Ehun muskularra, irregularki sakabanatuta dago moluskuen paretan.

Oinean ugari da, oina ibiltzeko erabiltzen denean, eta bai maskor murriztua duten espezieen mantuan ere.

Normalean, moluskuak erlatiboki boluminosoak direnez, zilioak ez dira nahiko izaten, horren animalia handiak higierazteko, eta, beraz, gorputz-paretako muskulaturak hartzen du bere gain zeregin hori, indartu egiten delarik.

Bestalde, oso garrantzitsuak izaten dira bibalbioetako maskorren muskulu adduktoreak, kuskuak berehala tinkatzeko batetik, eta itxita luzaro mantentzeko, bestetik.

b) Maskorra.

Mantuko kanpo-superfizie glandularrak jariatzen du maskorra.

Barne-maskorra dagoenean, mantua berekiko tolesten da, maskorra, guruin-epitelioz osorik inguratuta gelditzen delarik.

Poliplakoforoenak izan ezik, maskorrak antzekoak dira esentzialki, xehetasun mineralogikoz desberdindurik.

Kanpo-geruza konkiolinaz osoturiko periostrakoa da, zeina, mantuaren ertzeko tolestura batek jariatzen bait du; maskorraren bazterrean soilik jalkitzen da.

Maskorraren gainontzekoa kalkareoa da, eta ostrako berbaz izendatzen da.

Zenbait geruzez osoturik egoten da ostrakoa.

Molusku gehienetan exostrakoa (geruza prismatikoa) eta endostrakoa (geruza nakarreztatua) izaten dira agertzen direnak.

Geruza prismatikoa, substantzia kalkareozko prisma poligonalek osotzen dute; estuki gardainatuta egoten dira, konkiolinazko mintz-firuek elkarretik bereizten dituzten arren.